lunes 29 de octubre de 2007

Barrez itotzen den aurkezlea

Orain dela 17 urte Eric Hartman "Boemerang" izeneko telesaio famatua aurkezten zuen. Arratsalde horretan medikuntza praktika txarrari buruz hitz egin zuten. Horretarako, bi gaixo gonbidatu zituzten: Marijke (neska) eta Valair (mutila). Valair-en kasua bitxia da: medikuarenera joan zen eztarri mina zuelako eta medikua kirurgia sinple bat egitea erabaki zuen. Baina txarrerako izan zen; mutilaren ahots-kordak betirako kaltetu zituen. Aurkezle eta gonbidatuen arteko elkarrizketa hasten denean Eric Valair-en ahotsaren tinbre zorrotzaz jabetzerakoan barrezka hasten da. Programaren ondorengo momentuetan aurkezlearen barreak disimulatuak dira, sexualitatearen inguruan galdetzen duen arte. Valair, orduan erantzun zuen: "Bai, batez ere bikoteari modu goxoan hitz egiten diozunean". Aurkezlea bestearen aurrean barre algaraka hasten da. Gainera, aurreko guztia gutxi izango balitz, publikoaren artean gizon bat hitz egiten du: honi Valair-en berdina gertatu zitzaion. Ahots ikaragarri grabe batekin iritziak espresatzen dituenean Eric era lotsagabe batean barrezka hasten da. Hau Eric Hartman aurkezle bezala agertu zen azkenengo aldia izan zen. Bideoa ikusi nahi baduzu ondoren klikatu: http://es.youtube.com/watch?v=KgpUXr-g-ic

sábado 27 de octubre de 2007

DAWN OF THE DEAD

Pelikula honetan, gaztelaniaz "El amanecer de los Muertos" deitzen dena, akatz galanta egin zuten. Sekuentzia honela hasten da: odolezka dagoen neska bat komunera sartu eta dutxan erortzen da. Dutxako kortina apurtu eta gainera erortzen zaio. Baina, hurrengo sekuentzian kortina eta hau eusten duen makila ongi jarrita daude. Honelako akatzak ezin ditu egin filme honetako zuzendariak, Zack Snyderrek. http://es.youtube.com/watch?v=fdiM1zpb6gQ

Julen Lopetegiren zorabioa

Pasaden urtean La Sexta katearen "Sport Center" programan ustegabeko egoera eman zen. Kirolezko programaren aurkezleetako bat, Julen Lopetegi, zuzenean mundialaren inguruko informazioa ematen ari zela zorabiatu egin zen. Bere ondoan zegoen beste aurkezlea, Patxi Alonso, kidea lagundu baino lehen ez zitzaion beste gauza bururatu eta "vaya, pues esto es así, es la sexta en directo, no queríais sorpresas..." esan zuen. Nire ustez, horrelako egoeretan egokiena lehendabizi laguna laguntzea eta gero kamerari hitz egitea izango litzateke. Eta noski, "no queríais sorpresas" bezalako esaldiak horrelako egoeretan tokiz kanpo daude. Hau nahikoa ez bazen, iragarkietatik bueltatzean Alonsok beste aurkezlearen zorabioa La Sexta katearekin konparatzen jarraitzen du, txisteak eginez. Bideoa ikusi nahi baldin baduzue: http://es.youtube.com/watch?v=eNOkzw_HDrE

lunes 22 de octubre de 2007

Telebistako hanka sartze txiki batzuk

Telebistan hanka sartzeak egiten direnean, normalki, aurkezleak dira bizkor ibili behar direnak eta egoera kontrolatu behar dutenak. Kasu honetan, aurkezten dizuegun bideoan bi arazo ezberdin agertzen dira. Batetik, eta lehendabizi horretaz hitz egin dugu, aurkezle eta berriemaile artean ematen den harremana da. Honen inguruan bideoan agertzen den pasartean, informatiboen aurkezlea berriemailearekin konektatzen duenean, honek "a veces sucede que cuanto mejor es peor" bakarrik esaten du eta lasai-lasai geratzen da. Momentu horretan, aurkezlearen papera funtsezkoa da. Beste aldetik, aipatu beharrekoa da, askotan, gonbidatuen programetan arazoak ematen direla, aparteko gonbidatuak direla eta. kasu hauetan, aurkezleak gonbidatuak eramaten jakin behar du eta ezin du bideoan agertzen den bezala, galdera sinple batean (nongoa zara?) gonbidatu horri dagokion denbora guztia eman. Bideoa ikusi nahi baldin baduzue:http://www.youtube.com/watch?v=AjWu3m-7s9c&mode=related&search

Maria Grajalen ATXURRA

Harrigarria da nola mozkortzen diren pertsonai famatuak. Gainera, zerbait edan eta gero telebista kameren aurrean jartzen dira kazetarien galderei erantzutera. Kasu batzuetan atxurra ez da igertzen, baina zoritxarrez, beste batzuetan begibistakoa da pertsonaia mozkortuta dagoela. Adibide argiena Maria Grajalena dugu. Kazetariak Mariari galdera batzuk egiten dizkio eta honen mozkorra hain da handia haren senarrak galderak erantzun behar izan zituela. Emakumeak erantzuten duenean ez zaio ezer ulertzen eta esaten duena ez dauka koherentziarik. Bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=5J1uEwnIlvM

jueves 18 de octubre de 2007

TVE 1 katearen berriemaile nahasia

Oso ohikoak izaten dira telebistan zuzenean ematen diren programetan konexio inguruko arazoak eukitzea. Kasu honetan, Anne Igartiburuk aurkezten duen "Corazón de..." programan ematen da arazoa. Aurkezlea, berri bat eman ostean bere kidearekin konexioa egiten du, honek azken berriak kontatu ditzan. Konexioaren hasieran dena ondo dabilela dirudi. Arazoa dator berriemaileak izenak esaten hasten denean eta bapatean "patatin patatan" esaten duenean. kazetariak ez zekien zuzenean hitz egiten zegoela eta kontatu beharreko gauzen birpasaketa egiten ari zen. Annek, beti bezala irrifartsu, bere kidearen (eta orokorrean taldearen) hanka sartzeari garrantzia kentzen dio. Hemen daukazue bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=iKpAk25j3XE

lunes 15 de octubre de 2007

Amaigabezinezko istorioaren Akatsa

Michael Enderen liburu famatua, Amaigabezinezko Istorioa, 1984.urtean filmera pasatu zen. Urte haietan gaur egun dauden filme baliabide gutxiago zeuden. Horregatik pelikularen zati honetan zaldia (Artax) Atreyu esnatzera doanean ez doa mutilarengana, azukrezko koxkor bat jatera baizik. Eta bitxiena azukrea ikusten dela da. Hori bai AKATSA! http://www.youtube.com/watch?v=G3ToapYQ2T4

sábado 13 de octubre de 2007

Corazón del milenio = Corazón del desastre

Badago "Canal 7" telebista katean "Corazón del milenio" deitzen den programa. Honetan, mundu larrosan ezagunak diren pertsonen inguruan hitz egiten dute. Honaino dena ondo. Arazoa dator bideoan agertzen diren bezalako aurkezleak jartzen direnean. Norbaitek esan behar dio zuzendariari etsaiak etxean bertan dituela, konkretuki, bere programa aurkezten. Eta ez da aurkezlez aldatzen saiatu ez direlako. Carmen Hornillos (baita ere aurkezle txarra) aurkezle modura beti dagoen bitartean, beste aurkezlearen lekua zenbait aldiz aldatua izan da. Hala eta guztiz ere, hauen hanka sartzeak galantak eta anitzak izaten jarraitu dute. Bideoa oso ona da, merezi du ikustea: http://www.youtube.com/watch?v=zqjjTIWz3xM

jueves 11 de octubre de 2007

ORLANDO BLOOM GAIXOA

Orain dela lau urte gure Orlando maiteak momentu nahiko larria izan zuen. Los Angeles-ko sari bat banatzea tokatu zitzaion: aktore gazte errebelazioari. Hautatuak Haley Joel Osment("Seigarren zentzua") eta Dakota Fanning("Munduen Gerra") ziren. Neskatoa garaile atera zen eta eskenatokira igo bezain laster Orlandori bi musu eman zizkion. Orduan konturatu zen neska ez zela mikrofonora heltzen eta gaztea aupatu zuen eskerrak eman zitzan. Normalean sari bat ematen dizutenean, ez zara egoten eskenatokian minutu bat baino gehiagoz hitz egiten. Baina, kasu honetan Dakota 2 MINUTU eman zituen eskerrak ematen: amari, aitari, arrebari, amonari, abokatuari, baita ere errepresentanteari... eta Hollywood-eko zenbait aktore aipatu zituen. Bitartean, Orlando Bloom gaixoa Dakotaren pisua eusten zuen. Benetan barregarria dena mutilak jartzen duen zirkunstantzia aurpegia da: hasieran gustu onez egiten badu ere, denbora pasa ahala barrea faltsutuz doa. Etsi-etsian jasan zuen. Bideoa ikusi nahi baduzu ondoren klikatu:http://www.youtube.com/watch?v=lRzfvkeL2b4

viernes 5 de octubre de 2007

Fernando Sanchez Dragóren liburua

Duela pare bat aste telebistako programa umoretxu batean hanka sartze galanta baten sketch-a ikusi nuen. Honen protagonista Fernando Sanchez Dragó kazetaria (idazlea?) da. Sanchez Dragó "Diario de la noche" informatiboaren aukezlea da Telemadrid kate autonomikoan, eta
egunero gonbidatu desberdin bat du informatiboan. Kasu honetan gonbidatua Ana Botella politikaria zen.
Bideoan ikusi daitekeen bezala, informatiboa hasi baino lehen, aurkezlea eta gonbidatua hitz egiten hasten dira, kamera grabatzen ari zaiela konturatu gabe. Orduan, Sanchez Dragó argitaratu berri duen liburuaz hitz egiten hasten da eta berak idatzi ez duela onartzen dio gonbidatuari.
Bideoa ikusteko:http://www.youtube.com/watch?v=qyKVGQb6kro

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.