jueves 11 de octubre de 2007

ORLANDO BLOOM GAIXOA

Orain dela lau urte gure Orlando maiteak momentu nahiko larria izan zuen. Los Angeles-ko sari bat banatzea tokatu zitzaion: aktore gazte errebelazioari. Hautatuak Haley Joel Osment("Seigarren zentzua") eta Dakota Fanning("Munduen Gerra") ziren. Neskatoa garaile atera zen eta eskenatokira igo bezain laster Orlandori bi musu eman zizkion. Orduan konturatu zen neska ez zela mikrofonora heltzen eta gaztea aupatu zuen eskerrak eman zitzan. Normalean sari bat ematen dizutenean, ez zara egoten eskenatokian minutu bat baino gehiagoz hitz egiten. Baina, kasu honetan Dakota 2 MINUTU eman zituen eskerrak ematen: amari, aitari, arrebari, amonari, abokatuari, baita ere errepresentanteari... eta Hollywood-eko zenbait aktore aipatu zituen. Bitartean, Orlando Bloom gaixoa Dakotaren pisua eusten zuen. Benetan barregarria dena mutilak jartzen duen zirkunstantzia aurpegia da: hasieran gustu onez egiten badu ere, denbora pasa ahala barrea faltsutuz doa. Etsi-etsian jasan zuen. Bideoa ikusi nahi baduzu ondoren klikatu:http://www.youtube.com/watch?v=lRzfvkeL2b4

1 comentarios:

Tamara dijo...

Aupatu behar izan zuen eskerrak emateko???jajaja
Izugarria da bere aurpegia denbora pasa ahala! azkenean ya ezin du gehiago!!zihur neska izenak esaten zituen bitartean berak ere pensatzen zuela neskatoaren familia osoan!!!
Oso ondo dago bloga!!

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.