sábado, 27 de octubre de 2007

Julen Lopetegiren zorabioa

Pasaden urtean La Sexta katearen "Sport Center" programan ustegabeko egoera eman zen. Kirolezko programaren aurkezleetako bat, Julen Lopetegi, zuzenean mundialaren inguruko informazioa ematen ari zela zorabiatu egin zen. Bere ondoan zegoen beste aurkezlea, Patxi Alonso, kidea lagundu baino lehen ez zitzaion beste gauza bururatu eta "vaya, pues esto es así, es la sexta en directo, no queríais sorpresas..." esan zuen. Nire ustez, horrelako egoeretan egokiena lehendabizi laguna laguntzea eta gero kamerari hitz egitea izango litzateke. Eta noski, "no queríais sorpresas" bezalako esaldiak horrelako egoeretan tokiz kanpo daude. Hau nahikoa ez bazen, iragarkietatik bueltatzean Alonsok beste aurkezlearen zorabioa La Sexta katearekin konparatzen jarraitzen du, txisteak eginez. Bideoa ikusi nahi baldin baduzue: http://es.youtube.com/watch?v=eNOkzw_HDrE

No hay comentarios:

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.