viernes 5 de octubre de 2007

Fernando Sanchez Dragóren liburua

Duela pare bat aste telebistako programa umoretxu batean hanka sartze galanta baten sketch-a ikusi nuen. Honen protagonista Fernando Sanchez Dragó kazetaria (idazlea?) da. Sanchez Dragó "Diario de la noche" informatiboaren aukezlea da Telemadrid kate autonomikoan, eta
egunero gonbidatu desberdin bat du informatiboan. Kasu honetan gonbidatua Ana Botella politikaria zen.
Bideoan ikusi daitekeen bezala, informatiboa hasi baino lehen, aurkezlea eta gonbidatua hitz egiten hasten dira, kamera grabatzen ari zaiela konturatu gabe. Orduan, Sanchez Dragó argitaratu berri duen liburuaz hitz egiten hasten da eta berak idatzi ez duela onartzen dio gonbidatuari.
Bideoa ikusteko:http://www.youtube.com/watch?v=qyKVGQb6kro

1 comentarios:

freewheel dijo...

Sanchez Drago... kazetaria? Botella... politikaria? Esperpento hutsak.

Bestetik, ziur gauza dibertigarriak agertzen direla hamendik. Klaseko Mikel naz ;)

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.