Telebistan hanka sartzeak egiten direnean, normalki, aurkezleak dira bizkor ibili behar direnak eta egoera kontrolatu behar dutenak. Kasu honetan, aurkezten dizuegun bideoan bi arazo ezberdin agertzen dira. Batetik, eta lehendabizi horretaz hitz egin dugu, aurkezle eta berriemaile artean ematen den harremana da. Honen inguruan bideoan agertzen den pasartean, informatiboen aurkezlea berriemailearekin konektatzen duenean, honek "a veces sucede que cuanto mejor es peor" bakarrik esaten du eta lasai-lasai geratzen da. Momentu horretan, aurkezlearen papera funtsezkoa da. Beste aldetik, aipatu beharrekoa da, askotan, gonbidatuen programetan arazoak ematen direla, aparteko gonbidatuak direla eta. kasu hauetan, aurkezleak gonbidatuak eramaten jakin behar du eta ezin du bideoan agertzen den bezala, galdera sinple batean (nongoa zara?) gonbidatu horri dagokion denbora guztia eman. Bideoa ikusi nahi baldin baduzue:http://www.youtube.com/watch?v=AjWu3m-7s9c&mode=related&search
lunes 22 de octubre de 2007
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada