Orain dela 17 urte Eric Hartman "Boemerang" izeneko telesaio famatua aurkezten zuen. Arratsalde horretan medikuntza praktika txarrari buruz hitz egin zuten. Horretarako, bi gaixo gonbidatu zituzten: Marijke (neska) eta Valair (mutila). Valair-en kasua bitxia da: medikuarenera joan zen eztarri mina zuelako eta medikua kirurgia sinple bat egitea erabaki zuen. Baina txarrerako izan zen; mutilaren ahots-kordak betirako kaltetu zituen. Aurkezle eta gonbidatuen arteko elkarrizketa hasten denean Eric Valair-en ahotsaren tinbre zorrotzaz jabetzerakoan barrezka hasten da. Programaren ondorengo momentuetan aurkezlearen barreak disimulatuak dira, sexualitatearen inguruan galdetzen duen arte. Valair, orduan erantzun zuen: "Bai, batez ere bikoteari modu goxoan hitz egiten diozunean". Aurkezlea bestearen aurrean barre algaraka hasten da. Gainera, aurreko guztia gutxi izango balitz, publikoaren artean gizon bat hitz egiten du: honi Valair-en berdina gertatu zitzaion. Ahots ikaragarri grabe batekin iritziak espresatzen dituenean Eric era lotsagabe batean barrezka hasten da. Hau Eric Hartman aurkezle bezala agertu zen azkenengo aldia izan zen. Bideoa ikusi nahi baduzu ondoren klikatu: http://es.youtube.com/watch?v=KgpUXr-g-ic
lunes 29 de octubre de 2007
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada