jueves 18 de octubre de 2007

TVE 1 katearen berriemaile nahasia

Oso ohikoak izaten dira telebistan zuzenean ematen diren programetan konexio inguruko arazoak eukitzea. Kasu honetan, Anne Igartiburuk aurkezten duen "Corazón de..." programan ematen da arazoa. Aurkezlea, berri bat eman ostean bere kidearekin konexioa egiten du, honek azken berriak kontatu ditzan. Konexioaren hasieran dena ondo dabilela dirudi. Arazoa dator berriemaileak izenak esaten hasten denean eta bapatean "patatin patatan" esaten duenean. kazetariak ez zekien zuzenean hitz egiten zegoela eta kontatu beharreko gauzen birpasaketa egiten ari zen. Annek, beti bezala irrifartsu, bere kidearen (eta orokorrean taldearen) hanka sartzeari garrantzia kentzen dio. Hemen daukazue bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=iKpAk25j3XE

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.