Badago "Canal 7" telebista katean "Corazón del milenio" deitzen den programa. Honetan, mundu larrosan ezagunak diren pertsonen inguruan hitz egiten dute. Honaino dena ondo. Arazoa dator bideoan agertzen diren bezalako aurkezleak jartzen direnean. Norbaitek esan behar dio zuzendariari etsaiak etxean bertan dituela, konkretuki, bere programa aurkezten. Eta ez da aurkezlez aldatzen saiatu ez direlako. Carmen Hornillos (baita ere aurkezle txarra) aurkezle modura beti dagoen bitartean, beste aurkezlearen lekua zenbait aldiz aldatua izan da. Hala eta guztiz ere, hauen hanka sartzeak galantak eta anitzak izaten jarraitu dute. Bideoa oso ona da, merezi du ikustea: http://www.youtube.com/watch?v=zqjjTIWz3xM
sábado, 13 de octubre de 2007
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario