lunes 19 de noviembre de 2007

Gonbidatuen arteko borroka

Behin baino gehiagotan telebista kateetako lekukotasunezko programetan eman den ustegabeko arazoa gonbidatuen arteko borroka izan da. Askotan borroko hauek aurretik hitz eginda eta planeatuta badaude ere, ez du esan nahi, batzuetan, benetan gertatzen ez direnik. Azken horren adibidea duela urte batzuk Ana Rosa Quintana "Antena 3"an aurkezten zuen "Sabor a ti" programan ikusten dugu. Bideoan programara hitz egitera joan diren gonbidatuak agertzen dira. Hauek haien arteko trapu zikin guztiak mundu guztiari lau haizetara kontatu ondoren, borrokan hasten dira. Hau gertatzean programaren arduradunak platoian ziztu bizian sartzen dira. Bi emakumeak azkar banandu arren, ordurarte eman duten ikuskizuna hitzik gabe usten nau.

sábado 17 de noviembre de 2007

Tele5-ren akats ortografikoa

Tele5ren 15.urturrena ospatzen duen spot batean akats ortografiko bat agertzea barkaezina da. Bideo sekuentzia osoan zehar kanal honetako aurkezle zein aktoreak agertzen dira "15" zenbakia esaten eta , azkenean "ahora te toca a tí" esaldia irakurtzen da. "Tí" horrek ez darama gaztelaniazko tilderik. Seguru nago egon badagoela norbait oker horren arduraduna dena. Baina ez dakit nola pasatzen utzi duten horrelako hankasartzea.

viernes 16 de noviembre de 2007

Melendiren bidaiatxoa

Aste honetan, Melendikek Mexikora zihoan hegazkin bat hartu zuen eta "bussines-class"en bidaiatu zuen. Airean zeudenean, abeslaria azafatari alkohola eskatzen hasi zen behin eta berriz. Hegazkineko pertsonalak argi zeukan Melendikek kriston atxurra eramateaz gain, beste droga batzuk ere kontsumitu zituela. Gainera, bideo honetan agertzen zaizkigun lekukoen testigantzak entzun eta gero, jakin badakigu Melendi nahiko desorekatua dagoela. Azkenean, hegazkineko nagusia,eta 2 orduko hegaldia egin eta gero, Madrilera bueltatzeko erabakia hartu zuen bertan abeslea uzteko. Ondoren dagoen bideoan Melendi zihoan hegazkin berdinean bidaiatu zuten bi lekukoen testigantzak ditugu.

jueves 15 de noviembre de 2007

Aurkezlearen zorabioa

Duela aste batzuk Lopetegiren zorabioa komentatu genuen bezala, kasu honetan ere, beste zorabio baten inguruan hitz egingo dugu. Oraingoan, ezbeharra atzerriko telebista kate batean gertatu zen. Istripua programaren kolaboratzailea hitz egiten zegoen bitartean pasatu zen. Bapatean, telefono zenbaki batzuk ematen zegoela, zorabiatu eta lurrera erori zen. Hau gutxi ez bada, kolaboratzailea erortzerakoan platoiaren dekoratuaren zati bat lurrera bota zuen berarekin, bete-betean emakumearen gainean eroriz. Istripuaren larrialdiari kasurik egin gabe, programaren bi aurkezleek (emakume eta gizon bat) haien eserlekuetan jarraitu zuten. Konkretuki, emakumeak ez zuen ezta atzera begiratu ere.

lunes 12 de noviembre de 2007

Aurkezlearen eromena

Valentziako telebista bateko futbol programa batean aurkitzen dugu gaurko gauza interesgarria. Partidu bateko jokaldia komentatzen ari den kazetaria ukimen-pantaila eta margo digital batez baliatzen da behar den bezala hau azaltzeko. Baina, gizon honek espresatzeko edo gauzak azaltzeko duen gaitasuna ezohikoa da. Margoa eskuan edukita, pantailan marrazki desberdinak egiten ditu ikaragarri emozionatuz. Marrazten dituen gauzekin istorio asmatu bat egiten du, inolako koherentziarik ez duena. Orduan, berarekin lan egiten duten beste esatariek barre egiten dute haien lagunaren eromenaren aurrean eta haien buruei galdetzen diete ea kideak erre duen ala ez.

sábado 10 de noviembre de 2007

Emisio akatza

Harrigarria da gaur egun eskuragai ditugun teknologiekin, oraindik ere telebista batzuek zerbitzariarekin aritzeko orduan akatzak egiten dituztela. Extremadurako telebista publiko batean hankasartze hau egin zuten. Gainera, telebistan ikusten zena edozein ordenagailutan ager daitekeen leiho edo pantailatxo bat da. Telebista ikusten ari ziren bi adituk ondorengo bideoa youtuben eskegi zuten.

Lidia Bosch-en erorketa

Parada honetan telebistan bat batean ematen diren erorketen inguruan hitz egingo dugu. Normalean aurkezleak arreta handiz ibiltzen dira, mugimendu arraro eta azkarrak egin gabe. Zuzenean emititzen ez dituzten programetan honelako arazoak ematen badira, sekuentzia moztu eta berriro grabatzen hasten dira. Hau guztiagatik, telebistan ikusten ditugun erorketak urriak dira. Hala ere eta zorionez, aurkezle famatu baten erorketaren bideoa aurkitu dugu. Honetan, Lidia Bosch "El Gran Juego de la Oca" programa aurkezten agertzen zaigu. Bideoan ikusi dezakegu nola aurkezleak, behin denbora agortuta, parte hartzailearengana korrika joaten da honek proba egiteari utz dezan. Esan bezala, azkar azkar joaten da zorua irristakor dagoela konturatu gabe. Eta bai, Lidia erortzen da. Erortzearekin eta min hartzearekin batera (suposatzen da, nahiz eta oso irrifartsu egon), guztiz zikindu zen. Hala ere, eta profesional bat egin behar duen bezala, momentu guztian irrifartsu egon zen. Bideoa ikusi, erorketa galanta baita.

lunes 5 de noviembre de 2007

Telebistako aurkezlea mozkortuta

Larunbatean telebistan gertatutako pasadizuen bideoak youtuben ikusten nengoela, batek bereziki arreta deitu zidan. Bideoan "La Sexta" katearen aurkezle bat agertzen zaigu. Honek goizaldean ohikoak diren lehiaketa programa bat aurkezten du. Honaino dena ondo. Arazoa dator bideoa segundu batzuk ikusi ostean neska mozkor dagoela konturatzen garenean. Oso ohikoak dira bideo osoan zehar esaldiak amaitu edo zentzurik gabe entzutea. "Si no lo sabes no llames, es una lástima, no te gastes el dinero en no saber", "si sabes la respuesta correcta muévete y ponte a correr", "durante todo el vuelo (juego) ... necesito un red bull que me voy volando" bezalako esaldiak entzun ditzazkegu etengabe. Honetaz aparte, baita ere, aurkezleak eskuekin egiten dituen keinuak (kontrolik gabeko keinuak) bere egoeraren islada dira. Nola da posible programaren zuzendariak aurkezlea egoera horretan aurkezten uztea? Horrelakoak ezin dira gertatu, nahiz eta goizeko 3rak izan.

sábado 3 de noviembre de 2007

Umbral: "nire liburuari buruz hitz egitera etorri naiz"

Mercedes Mila ezagunaren programetako batean Francisco Umbral idazlea gonbidatu zuten. Honek, errespetu osoz, eskua altxatzen du hitz egiteko txanda eskatzeko. Baina benetan nahi duena bere liburuari buruz hitz egitea da. Orduan hitz egiten hasten da barrenak hustu arte. Izan ere, programatik joateko mehatxua egiten du. Bitartean publikoaren barreak entzuten dira Umbralek dioenagatik. Egoera honen aurrean, Milak ondo erreakzionatu eta egoera kontrolatzen du. Ez dut sekula ikusi gonbidatu-aurkezleren arteko antzeko eztabaidarik.

jueves 1 de noviembre de 2007

Berriemailea aurretik eramanda futbolari batengatik

Duela egun batzuk "Sport Center" kirol programaren auzkezleetako baten zorabioa komentatu genuen. Kasu honetan, programa berdinean gertatutako beste pasadizu bat eskainiko dizuegu. María Martínez berriemailea Osasuna eta Racing arteko partidua zuzenean berrematen zegoela, Osasuna taldearen futbolari batek aurretik eraman zuen. Biek lurrean amaitu zuten. Zorionez, istripua erorketa batean gelditu zen. futbolaria partiduarekin jarraitu zuen, baita berriemailea honen gorabeherak berrematen. Hala ere, azken honek, ezin izan zuen telebista platoian zeuden kideen irribarrea ekiditu.

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.