sábado 10 de noviembre de 2007

Lidia Bosch-en erorketa

Parada honetan telebistan bat batean ematen diren erorketen inguruan hitz egingo dugu. Normalean aurkezleak arreta handiz ibiltzen dira, mugimendu arraro eta azkarrak egin gabe. Zuzenean emititzen ez dituzten programetan honelako arazoak ematen badira, sekuentzia moztu eta berriro grabatzen hasten dira. Hau guztiagatik, telebistan ikusten ditugun erorketak urriak dira. Hala ere eta zorionez, aurkezle famatu baten erorketaren bideoa aurkitu dugu. Honetan, Lidia Bosch "El Gran Juego de la Oca" programa aurkezten agertzen zaigu. Bideoan ikusi dezakegu nola aurkezleak, behin denbora agortuta, parte hartzailearengana korrika joaten da honek proba egiteari utz dezan. Esan bezala, azkar azkar joaten da zorua irristakor dagoela konturatu gabe. Eta bai, Lidia erortzen da. Erortzearekin eta min hartzearekin batera (suposatzen da, nahiz eta oso irrifartsu egon), guztiz zikindu zen. Hala ere, eta profesional bat egin behar duen bezala, momentu guztian irrifartsu egon zen. Bideoa ikusi, erorketa galanta baita.

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.