lunes, 12 de noviembre de 2007

Aurkezlearen eromena

Valentziako telebista bateko futbol programa batean aurkitzen dugu gaurko gauza interesgarria. Partidu bateko jokaldia komentatzen ari den kazetaria ukimen-pantaila eta margo digital batez baliatzen da behar den bezala hau azaltzeko. Baina, gizon honek espresatzeko edo gauzak azaltzeko duen gaitasuna ezohikoa da. Margoa eskuan edukita, pantailan marrazki desberdinak egiten ditu ikaragarri emozionatuz. Marrazten dituen gauzekin istorio asmatu bat egiten du, inolako koherentziarik ez duena. Orduan, berarekin lan egiten duten beste esatariek barre egiten dute haien lagunaren eromenaren aurrean eta haien buruei galdetzen diete ea kideak erre duen ala ez.

No hay comentarios:

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.