lunes 5 de noviembre de 2007

Telebistako aurkezlea mozkortuta

Larunbatean telebistan gertatutako pasadizuen bideoak youtuben ikusten nengoela, batek bereziki arreta deitu zidan. Bideoan "La Sexta" katearen aurkezle bat agertzen zaigu. Honek goizaldean ohikoak diren lehiaketa programa bat aurkezten du. Honaino dena ondo. Arazoa dator bideoa segundu batzuk ikusi ostean neska mozkor dagoela konturatzen garenean. Oso ohikoak dira bideo osoan zehar esaldiak amaitu edo zentzurik gabe entzutea. "Si no lo sabes no llames, es una lástima, no te gastes el dinero en no saber", "si sabes la respuesta correcta muévete y ponte a correr", "durante todo el vuelo (juego) ... necesito un red bull que me voy volando" bezalako esaldiak entzun ditzazkegu etengabe. Honetaz aparte, baita ere, aurkezleak eskuekin egiten dituen keinuak (kontrolik gabeko keinuak) bere egoeraren islada dira. Nola da posible programaren zuzendariak aurkezlea egoera horretan aurkezten uztea? Horrelakoak ezin dira gertatu, nahiz eta goizeko 3rak izan.

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.