lunes 19 de noviembre de 2007

Gonbidatuen arteko borroka

Behin baino gehiagotan telebista kateetako lekukotasunezko programetan eman den ustegabeko arazoa gonbidatuen arteko borroka izan da. Askotan borroko hauek aurretik hitz eginda eta planeatuta badaude ere, ez du esan nahi, batzuetan, benetan gertatzen ez direnik. Azken horren adibidea duela urte batzuk Ana Rosa Quintana "Antena 3"an aurkezten zuen "Sabor a ti" programan ikusten dugu. Bideoan programara hitz egitera joan diren gonbidatuak agertzen dira. Hauek haien arteko trapu zikin guztiak mundu guztiari lau haizetara kontatu ondoren, borrokan hasten dira. Hau gertatzean programaren arduradunak platoian ziztu bizian sartzen dira. Bi emakumeak azkar banandu arren, ordurarte eman duten ikuskizuna hitzik gabe usten nau.

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.