jueves, 15 de noviembre de 2007

Aurkezlearen zorabioa

Duela aste batzuk Lopetegiren zorabioa komentatu genuen bezala, kasu honetan ere, beste zorabio baten inguruan hitz egingo dugu. Oraingoan, ezbeharra atzerriko telebista kate batean gertatu zen. Istripua programaren kolaboratzailea hitz egiten zegoen bitartean pasatu zen. Bapatean, telefono zenbaki batzuk ematen zegoela, zorabiatu eta lurrera erori zen. Hau gutxi ez bada, kolaboratzailea erortzerakoan platoiaren dekoratuaren zati bat lurrera bota zuen berarekin, bete-betean emakumearen gainean eroriz. Istripuaren larrialdiari kasurik egin gabe, programaren bi aurkezleek (emakume eta gizon bat) haien eserlekuetan jarraitu zuten. Konkretuki, emakumeak ez zuen ezta atzera begiratu ere.

No hay comentarios:

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.